miércoles, 27 de abril de 2016

Euskadi Basque Country - Murias Taldea eta euskal txirrindularitza

Imaginatzen duzue Izagirre anaiak, Landa, Nieve, Intxausti, Erviti edo Castroviejo, denak batera Euskal talde batean? Lehen, Euskaltel-Euskadi existitzen zenean oso arraroa egiten zitzaigun Euskal txirrindulariak erabat sakabanatuak ikustea atzerriko taldeetan; orain, ordea, gauza ohikoa da. Zer pasa da Euskaltel-en desagerpenarekin? Badago erremediorik iraganera itzuli eta identifikatuak senti gaitezkeen talde bat edukitzeko?

Atzean geratu ziren euskaldun asko herrialde edo lurralde bat ordezkatzen zuten egun horiek. Atzean geratu da World Tourrean talde euskaldun bat sartzeko lan hori eta lasterketa garrantzitsuenetan gailendu ahal izateko. 2012an dena okertu zen urtea izan zen eta dena beltz susmatzen zen, atzerritarrak fitxatu behar izanarekin World Tour maila ziurtatzeko. 2013a urte oso zaila izan zen inungo konponbiderik ez zegoela ikusita, desagerpenaren urtea izan baitzen. 2014a urte arraroa, urte askoren ondoren ez genuela laranja kolorea ikusten tropelan. Dena bere bukaerara zebilen eta ezin zen gauza handirik egin egoera konpontzeko.

Euskaltel-Euskadi 2014ko Espainiako itzuliko talde onenako podiumean

Euskaltel-en desagerpenarekin, merkatuan euskaldunen mugimenduei buruz asko komentatu egin zen. Batzuek, Izagirre anaiak, Antón, Landa, Nieve edo Sicard esate baterako, ez zuten oso zail izan World Tourreko beste talde bat aurkitzeko; beste batzuk, aldiz, Samuel Sanchez, Txurruka edo Peio Bilbao zailago izan zuten beste talde bat aurkitzea edo maila baxuagoko taldeetan egotea, Caja Rural kasu honetan.

Ez zuten hainbeste zorterik izan Astarloza, Egoi Martinez, Azanza edo Rubén Perez eta ezin izan zuten beren karrerekin segitu eta agur esan behar izan zuten txirrindularia izateari. Orduan, Zer gertatuko zen Euskal txirrindularitzari? Desagertu lehen euskal talderik egongo ez balitz?

Jon Odriozola Murias taldearen aurkezpenean
Hau ezin zen horrela geratu eta batzuk lanean jarri ziren euskal talde bat aurrera ateratzeko onenen artean aritu dezan. Hori bai, ateratako taldea behe-behetik hasi behar zen, gutxinaka igoz. Hau guztia posible izan zen Jon Odriozola eta murias eraikin empresari esker. 2015ean talde euskalduna egongo zen eta hori euskaldun zaleen arteko galdutako ilusioa berpiztu zuen.

Murias taldea 12 txirrindularik osatzen zuten eta Kontinental mailan hasi zen lehiatzen. Taldeko aurkezpenean Jon Odriozolak aipatu zuen eman beharko bidea ez zela erraza izango baina lehenengo pausua emanda zegoela jada. Talde hau, egokia beste talde baten ibiltzeko aukerak ez dauzkaten euskal txirrindulari gazteentzat, Portugal, Espainia eta Frantziako errepideetan korrituko zuen bereziki. Oraindik itzuli handietan parte hartu ezin gabe baino, aldi berean,  Frantziako Tourrari begira etorkizunerako. Pazientzia kontua.

Halaber, 2016ari batera beste berri onak zetozen, euskal gobernua taldearen babesle bihurtu eta honekin, taldearen izena aldatu ere egin zen. Murias taldea izatetik Euskadi Basque Country - Murias Taldea izatera pasatu zen. Beste pausu txiki bat herrialde bat ordezkatzeko helburuarekin. Aurten, taldearen helburua, oldarkorrak izaten segitzeaz gain, datorren urterako  kontinental profesional mailara salto egitea da ere, etxean, Euskal Herriko Itzulian edo Espainako Itzulian, korritu ahal izateko beste lasterketen artean.

Imanol Estévez Volta Alentejo-ko etapako garaipena ospatzen

Urrutira joan gabe, Igor Antonek pasaden urteko bukaeran Murias taldera iristeko aukera onartuko zuela taldea Kontinental profesionala izango balitz. Pentsarazi dezakegu, pausu gehiago emanda txirrindulari gehiagok bat egingo dutela taldearen proiektuarekin.

Orain badugu ilusio bat, amets bat, Frantziako Tourrera joan eta gure taldea korritzen ikusteko aukera. Hau hasiera besterik ez da baino, oraindik asko egiteko geratzen den arren, pausu garrantzitsuena emanda dago.

No hay comentarios:

Publicar un comentario